XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Mesedez, jauna esan zuen.

Arren desenkusa gaitzazu. Nire laguna eta biok erabat sinetsirik geunden etxe honetan ez zela inor bizi.

Gure interes zientifikoak ekarri gaitu zure patioraino, eta bertan lorategiko piztitxoak bilatzen ibili gara kaxa hauetan sartzeko, baina berehalaxe itzuliko dizkizugu.

Eta ehun eta mila bider eskatuko dizugu barkatzeko, beharrezko bada, sortu dizkizugun eragozpenengatik. Milesker.

- Polita kontua! bota zuen agureak, oraindik oso haserre zirudienak.

Orduan etxe hau hutsik zegoela uste zenuten? Bada, ez dela egia ikusi ahal izan duzue.

Etxe honetan bizilagunak daude eta oso biziak gainera, neuk ziurtatzen dizuet.

Nolanahi ere, ez dago inolako arrazoirik horrela sartzeko. Hartu dituzuen zomorroei dagokienez, eraman zeuekin nahi baduzue.

Nik ez dut ezer egingo horiekin. Baditut nahiko.

Tira, pasa eta hori esatean tonu atsegin eta ulerkorragoa erabili zuen aurreko atea irekiko dizuet txirrina non dagoen jakin dezazuen eta horrela hurrengoan ez duzue hesiaren gainetik jauzi egin beharrik izango, lapurrak bazinete bezala.

Bira eman zuenean ukondokada bat eman nion Danieli:

- Ikusten? Esaten nian nik! ez zekiat zergatik egin diadan kasu!